Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bikotekidea jo, iraindu eta mehatxatzeagatik atxilotu dute, Bilbon

Emakumeak berak deitu dio Ertzaintzari goizaldeko hirurak aldera gertatutakoaren berri emateko eta tratu txarrak jasotzea "maiz" jasotzen dituela onartu die agenteei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean Bilbon bikotekidea jo, lurrera bota, kolpeak eman, iraindu eta mehatxatzea egotzita. Biktima erietxe batean artatu behar izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, gertaerak Atxuri auzoko etxebizitza batean izan dira. Agenteak hara joandakoan biktima lurrean etzanda aurkitu dute eta ertzainei azaldu die eztabaida baten ondoren bikotekideak sabelean jo eta lurrera bota duela.

Ustezko erasotzaileak gainera, mehatxatu eta iraindu ere egin omen du eta emakumeak esan duenez, hori "ohikoa" da; ertzainei esan die "etengabe" ematen dizkiola tratu txar fisikoak eta psikologikoak bere bikotekideak.

Emakumea anbulantzia batean eraman dute Basurtoko erietxera eta gizona, berriz, atxilotu egin dute genero indarkeria delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea