Gizartea -

38 urteko gizonezkoa

Pisukideari sexu-erasoa egitea leporatuta artxilotu dute Erandion

Biktima lotan zegoen, bakarrik, bikotekidea lanean zegoelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek 38 urteko gizonezkoa atxilotu zuten larunbat arratsaldean, Erandion, Bizkaian, pisukideari sexu-erasoa egitea leporatuta.

Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez, 14:30ak aldera Ertzaintzak Erandioko etxebizitza batera joateko abisua jaso zuen. Abisuan ziotenez, emakumezko batek ustez sexu-abusua jasan zuen bertan.

Patruila iritsi zenean, partekatutako etxebizitza zela ikusi zuten eta biktima gela batean bizi zen bikotekidearekin.

Emakumeak agenteei azaldu zienez, lotan zegoen, bakarrik, bikotekidea lanean zegoelako. Orduan, etxeko beste maizter bat gelara sartu eta sexu-erasoa egin zion.

Biktimak erasotzailea gainetik kentzea lortu zuen, baina gizona logelatik irtetea galarazten saiatu zen. Hala ere, emakumeak atea irekitzea lortu zuen eta etxebizitzan bizi den beste bikote bati laguntza eskatzeko gai izan zen. Erarotsailea etxean zegoen oraindik, ertzainek atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten.

Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman zuten anbulantzian eta auzitegiko mediku batek artatu zuen. Atxilotua epailearen esku utziko dute polizia-izapideak bukatu bezain laster.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea