Gizartea -

Ebaluazioa

Aurkeztu ziren ikasleen % 97k gainditu dituzte EHUn sartzeko hautaprobak

Batezbesteko nota 6,65ekoa izan da (2018n 6,71ekoa izan zen). Berrikuspena eskatzeko epea ekainaren 14tik 18ra izango da. Behin-betiko emaitzak ekainaren 25ean argitaratuko dituzte.

Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) sartzeko hautaprobak, Gasteizen. Argazkia: EFE/ David Aguilar
Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) sartzeko hautaprobak, Gasteizen.
Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) sartzeko hautaprobak, Gasteizen. Argazkia: EFE/ David Aguilar

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) sartzeko Ebaluazio hautaprobak egin zituzten Batxilergoko ikasleen % 97,53k gainditu dituzte, EHUk jakitera eman duenez.

Aurreneko datuen arabera, 10.617 aurkeztu ziren, eta 10.355ek gainditu dute. Batezbesteko nota 6,65ekoa izan da (2018n 6,71ekoa izan zen).

Gainera, Lanbide Heziketako 806 ikaslek egin zituzten hautaprobak.

Ebaluazioak -selektibitate zaharra- bi fase ditu, sarrerako bat, gainditu beharrekoa gradu ofizialeko hezkuntza unibertsitariora sartzeko, eta harrerako beste bat, borondatezkoa, kalifikazioa hobetzeko aukera ematen duena.

Notak ostegunean entregatu zizkieten zentroetako ordezkariei, eta EHUko webgunearen bidez ere kontsultatu daitezke.

Berrikuspena eskatzeko epea ekainaren 14tik 18ra izango da. Behin-betiko emaitzak ekainaren 25ean argitaratuko dituzte.

Bigarren deialdia

Hautaprobak egiteko bigarren aukera uztailaren 3, 4 eta 5ean izango dute ikasleek.

Ohiko deialdia gainditu ez edo nota hobetu nahi duten ikasleek matrikula bete behar dute ekainaren 24an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza