Gizartea -
Gertakizuna
Elektrokutatuta hil da gizon bat, Gasteizen kable elektrikoa lapurtzen ari zela
Gasteizko enpresa bateko langile batek topatu du gorpua, goi tentsio dorre batetik zintzilik.
Agentziak | Erredakzioa
Hildako gizon bat topatu dute, goi tentsio dorre batetik zintzilikatuta, Gasteizko enpresa baten barruan. Ustez, kable elektrikoa lapurtzera sartu da enpresan, eta heriotza eragin dion deskarga elektrikoa sufritu du, Segurtasun Sailak informatu duenez.
12:15ean, langile bat Azkarreta enpresan sartu da, Gasteizko Artapadura kalean, eta bertan goi tentsio dorre batetik esekita zegoen gizon bat, ustez hilda, aurkitu du.
Bertaratutako suhiltzaileek gizona jaitsi dute, eta osasun langileek bere heriotza baieztatu dute. Enpresan kable elektrikoa osteko asmoarekin sartu den lapur bat omen zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea