Gizartea -
Hirugarren edizioa
400 boluntariotik gora zaborra jasotzen aritu dira 15 natur-eremutan
Balio ekologiko handiko 15 eremutan jaso dute zaborra, Sopelako hondartzan, Trapagaranen, Errenterian eta Deban, besteak beste.
agentziak | erredakzioa
400 boluntariotik gora elkartu dira larunbat honetan natur-eremuetan zaborra jasotzeko. '1m2 naturaren alde' kanpainaren hirugarren edizioa izan da gaurkoa, SEO/BirdLife-k Ecoembesen laguntzarekin martxan jarritako ekimena.
Boluntarioen inplikazioari esker, balio ekologiko handiko 15 eremutan aritu dira aldi berean zaborra jasotzen Sopelako hondartzan, Trapagaranen (Bizkaia), Errenteriako Bakearen Plazan eta Deba ibaiaren bokalean, besteak beste.
Gainera, Mater Museo Itsasontzi EkoAktiboak Pasaiako urak gurutzatu ditu mikroplastikoak eta bestelako hondakinak jasotzeko.