Gizartea -

Iruñea

Iruñeko harrera zentro batetik ihes egindako 7 adin txikiko aurkitu dituzte

Guztira, 162 gertakaritan esku hartu dute udaltzainek asteburuan. 37 esku-hartze bizikidetza arazoengatik izan dira; beste 13, berriz, behartsuak artatzeko.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi adin txikikok Iruñeko harrera zentro batetik alde egin dute asteburuan, baina Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, dagoeneko aurkitu dituzte guztiak.

Guztira, 162 gertakaritan esku hartu duten udaltzainek iragan asteburuan. 37 esku-hartze bizikidetza arazoengatik izan dira; 13, berriz, behartsuak artatzeko.

Gainera, zenbait lagunek erorikoak izan dituzte kalean, beste batzuek etxean gertatutako arazoengatik eskatu dute laguntza, eta alkohol gehiegi edan duten pertsonak ere artatu behar izan dituzte.

Bestalde, Udaltzaingoak zazpi lagun atxilotu ditu, arrazoi ezberdinak tarteko: urruntze aginduak hausteagatik, agenteei aurka egiteagatik eta animaliei tratu txarrak emateagatik, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak