Gizartea -

TRAFIKOA

Auto ilara luzeak sortu dira A8an Bilbon, lau autok talka egin ostean

Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi dute Donostiarako noranzkoan. Dena den, 09:30erako egoera bere onera itzuli da.

Auto ilarak A8an, Bilbon, Donostiarako noranzkoan. Argazkia: @trafikoaEJGV
Auto ilarak A8an, Bilbon, Donostiarako noranzkoan
Auto ilarak A8an, Bilbon, Donostiarako noranzkoan. Argazkia: @trafikoaEJGV

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A8 autobidean Bilbon, Donostiarako noranzkoan, eta auto ilara luzeak sortu dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra goizeko lehen orduan gertatu da Malmasingo tunela baino metro batzuk lehenago. Ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

09:00ak aldera, istripua izan duten ibilgailuak erretiratu dituzte eta bidea guztiz zabaldu dute. 09:30erako, egoera bere onera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Bilboko albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea A-8 Autobidea