Gizartea -
Gertakizun
Desagertuta zegoen emakume gasteiztar bat hilda topatu dute Kantabriako kostaldean
Antza denez, hilotzak ez du delitu zantzurik. Emakumea 47 urtekoa zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Desagertuta zegoen 47 urteko emakume gasteiztar bat hilda topatu dute Ubiarco herriko (Kantabria) kostaldean, Guardia Zibilaren iturriak aipatuta Europa Press agentziak jakinarazi duenez. Gorpua larunbatean topatu zuten, eta orain identifikatu dute.
Aipatutako iturrien arabera, hilotza usteltzen hasita dago, eta ez du delitu zantzurik.
Hain zuzen ere, Ubiarcoko hondartzan topatu zuen gorpua arrantzale batek larunbat goizean, eta, ondoren, Guardia Zibila ohartarazi zuen. Hatz-markak aztertu eta gero, identifikatu ahal izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea