Gizartea -
Trafikoa A8 autobidean
Pertsona bat zaurituta eta auto ilarak, kamioi batek Zaldibarren izandako istripuan
Suhiltzaileak ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira, kamioia handik kendu eta errepidea garbitzeko.
EiTB.EUS
A-8 autobidean, Zaldibar parean, izandako istripu batek ia 4 kilometroko auto-ilarak eragin ditu bi noranzkoetan, eitb.eus-ek jakin duenez.
Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 07:30ean kamioi batek artaziarena egin du, eta, ondorioz, errei bat itxi behar izan dute noranzko bakoitzean. Dena den, ordu honetan (09:30) trafikoa normaltasunera itzultzen ari da pixkanaka.
Bilboko noranzkoan zein Irungo noranzkoan auto-ilara nabarmenak izan dira goiz osoan, baina arazoak jada konpondu egin dira.
Iturri horren arabera, kamioiaren gidaria Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute.
Suhiltzaileak ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira, kamioia handik kendu eta errepidea garbitzeko.