Gizartea -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Nafarroako Hezkuntzako oposizio handienaren bigarren eguna da gaurkoa

Gorputz Heziketa, Entzumena eta Lengoaia, zein Ingelesa arloetako azterketak egingo dituzte gaur oposiziogileek. Fase teoriko hau asteartean, ekainak 25, amaituko da.

Atzo hasi zituzten irakasle izateko LEP azterketak Nafarroan: EiTB
Atzo hasi zituzten irakasle izateko LEP azterketak Nafarroan
Atzo hasi zituzten irakasle izateko LEP azterketak Nafarroan: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, Hezkuntzako oposizioen bigarren eguna dute gaur. Hezkuntza Departamentuak sekula egin duen irakasle deialdirik handiena da oraingo hau, eta 08:00etan ekin diote oposiziogileek azterketei. 643 plaza daude jokoan eta 6.000 pertsonak eman dute izena LEP honetan parte hartzeko.

Atzo hasi eta asteartera arte, Iruñeko Mendillorriko institutuan ari  dira azterketak egiten. Hautagaiek euskaraz edo gazteleraz, nahiz bietara egin ditzakete probak.

Gaur, besteak beste gorputz heziketa (euskaraz, 08:00etan), ingelesa (euskaraz, 11:30ean eta gaztelaniaz 18:30ean) eta hizkuntzaren txanda izango da (euskaraz, 15:00etan).

Atzo 2.000 lagun inguruk hartu zuten parte lehen egunean. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasle izateko azterketa egin zuten eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eguna "normaltasunez" garatu zela adierazi zuen.

Astelehenean, Pedagogia Terapeutiko espezialitateko azterketa izango da 08:00etan (euskaraz), Musika (gaztelaniaz) 11:30ean, Euskara (15:00etan) eta Musika (euskaraz) 18:30ean.

Asteartean amaituko da lehen fase teoriko hau. Pedagogia Terapeutiko espezialitateko azterketa izango da 08:00etan (gaztelaniaz) eta Gorputz Heziketa 11:30ean (gaztelaniaz).

Fase honen amaieran, gainditzen dutenek proba praktikoak egin beharko dituzte. 25ean 15:00etan Lehen Hezkuntzako hautagaiek gaztelaniaz egingo dute lehen azterketa eta hilaren 28an, Gorputz Heziketakoek, gaztelaniaz, 18:30ean azkenak.

Ordutegi guztiak Nafarroako Hezkuntzak aurreko ikasturtean estreinatuko web aplikazioan daude, baita Nafarroako Gobernuaren tramiteen webean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lan Eskaintzak