Gizartea -

Eguraldia

Bero bolada batek muturreko tenperaturak eragingo ditu asteazkenean eta ostegunean

Termometroak 39 graduraino iristea espero dute, batez ere, barnealdean. Nafarroan alerta laranja ezarriko dute; EAEn, abisu horia.

Aviso amarillo por ola de calor en la CAV. Foto: Jon Hernández Utrera
Un termómetro del barrio de Gros marca 33 grados
Aviso amarillo por ola de calor en la CAV. Foto: Jon Hernández Utrera

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat abisu hori ezarri ditu asteazken eta ostegunerako tenperatura altu eta iraunkorrengatik, termometroak 38 graduraino iristea espero baitute. Gainera, tenperatura altu iraunkorren egoera horrek jarraipena izan dezake barnealdean egun batzuetan.

Asteazkenerako abisu horia ezarri dute tenperatura altu iraunkorragatik barnealdean 00:00etatik 24:00etara. Tenperatura minimo/maximoak kantauri barnealdean 17/37 gradu ingurukoak izango dira; Iragate-zonan 16/36 gradu ingurukoak eta Ebro ondoko eskualdean 17/37 gradu ingurukoak izan daitezke. Kostaldean, berriz, tenperatura minimo/maximoak 18/30 gradu ingurukoak izan daitezke.

Ostegunean, muturreko tenperatura oso altuak izango dira barnealdean 00etatik 24etara. Tenperatura minimo/maximoak kantauri barnealdean 18/36 gradu ingurukoak izango dira, Iragate-zonan 18/37 gradu ingurukoak eta Ebro ondoko eskualdean 19/38 gradu ingurukoak izan daitezke. Bestalde, tenperatura minimo/maximoak 19/28 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean.

Alerta laranja Nafarroan

Nafarroan ere bero handia izango da aste honetan eta  asteazkenerako alerta laranja ezarri du Nafarroako Gobernuak. Halaber, datozen egunetan suteak izateko arriskua ere handia izango dela ohartarazi dute.

Foru Gobernuaren arabera, hegoaldean  tenperatura maximoak 39 gradutik gora iritsi daitezke, eta Iruñean 41 graduraino helduko direla espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Uda Bero-boladak