Gizartea -

Gipuzkoa

Lau bloke hustu behar izan dituzte Elgoibarren, eraikin bat behera etorri ondoren

17:20ean gertatu da. San Bartolome kaleko eraikinean lanak egiten ari ziren. Ez da inor zauritu.

Eraikin bat behera etorri da Elgoibarren (Gipuzkoa). Irudia: VOST EUSKADI
Lau bloke hustu behar izan dituzte Elgoibarren, eraikin bat behera etorri ondoren.
Ondoan eraikitzen ari diren etxearen obrarekin lotuta egon daitekeela uste dute

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau etxebizitza-bloketako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte Elgoibarren (Gipuzkoa), konpontzeko lanetan ari ziren eraikin bat behera etorri ondoren, Segurtasun Sailak eta Udaltzaingoak jakitera eman dutenez.

Iturrien arabera, gertakaria 17:20 aldera jazo da. San Bartolome kaleko eraikinean lanak egiten ari ziren. Ez da inor zauritu.

Poliziak zonaldea sokaz hesitu du, eta 2, 3, 4 eta 6 atalondoak hustu dituzte badaezpada, iturriek erantsi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Elgoibar Gizartea Eguneko albisteak Albisteak