Gizartea -
Epaiketa
Bi donostiar epaitu dituzte Internet bidezko haur pornografiagatik
Urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diete bi gizonezkoei. Internet sarean haur pornografia artxiboak jaitsi eta partekatzeagatik epaitu dituzte.
Erredakzioa
Donostiako bi bizilagunek urte eta erdiko kartzela zigorra onartu dute Internetetik haur pornografia artxiboak jaitsi eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeagatik.
Epaiaren arabera, gertaera 2007an izan zen, bi atxilotuek 13 urteko neskato baten bideoa etxean jaitsi zutenean. Bideo horretan, adingabeak sexu-abusuak pairatzen zituen.
Bideoa artxiboak trukatzeko programa baten bidez jaitsi zuten, "portaera horrekin" edukiak sareko beste erabiltzaile batzuen "eskura" jartzen zituztela jakinda.
Polizia auzipetuen etxeetara joan zen eta haien ordenagailuak miatzean "haur-pornografiarekin lotutako bideo gehiago" aurkitu zituzten, "aurreko kasuetan erabilitako sistema beraren bitartez partekatutakoak".
Epaiketan, bi auzipetuak Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorarrekin konforme agertu ziren. Ondorioz, urtebete eta sei hilabete igaroko dituzte kartzelan.