Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Bizkaian, adingabe bati mezu sexualak bidaltzeagatik

Atxilotutako gizona 25 urteko bizkaitar bat da. Hainbat hilabetez aritu zen Kantabrian bizi den 11 urteko neskatila bati telefonoz eduki sexualak igortzen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 25 urteko bizkaitar bat atxilotu du 11 urteko neskatila bati sakelako telefonoaren bidez mezu sexualak bidaltzeagatik.

Guardia Zibilaren arabera, "Child Grooming" izeneko metodoa erabiltzen zuen. Internet bidez adin txikikoekin gelditzeko eta sexu harremanak izateko edo neska-mutikoen irudi pornografikoak eskuratzeko teknika da.

Kasu honetan, atxilotuak ez zuen asmorik neskatilarekin gelditzeko, baina mezu eta irudi sexualak partekatzen zituen umearekin.

Joan den udan hasi zen mezuak bidaltzen, eta urrira arte aritu zen horrela. Amak alabari gertatzen ari zitzaiona jakin zuen orduan, eta egoera horrekin amaitzea lortu zuen; izan ere, mezu eta eduki sexual horien atzean zegoen gizona amaren senide bat zen.

Alabaina, ekainean gizonak berriro ekin zion sakelako telefonoaren bidez mezuak bidaltzeari, eta amak salaketa jartzea erabaki zuen.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu zuen, eta 25 urteko bizkaitar bat atxilotu du, sexu-abusuak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria