Gizartea -

Ostiral gauetik atxilotuta

Aske utzi dute Gernikan haurtxo bat bahitzen saiatu zen bikotea

Gertaera ostiralean izan zen, 19:30ak aldera, bi atxilotuek haurrari eskutik heldu eta ustez beraiekin eramaten saiatu zirenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikotea 23 urteko emakumezko batek eta 31 urteko gizonezko batek osatzen dute, biak atzerritarrak.

Gertaera ostiralean izan zen, 19:30ak aldera, bi atxilotuek haurrari eskutik heldu eta ustez beraiekin eramaten saiatu zirenean.

Adingabekoaren ama eta lagun bat gertatzen ari zenaz ohartu ziren eta bahiketa saihestea lortu zuten. Salaketa aurkeztu ondoren, Gernikako udaltzaingoak bikotea atxilotu eta Ertzaintzaren esku utzi zituen. Ertzaitzak ikerketa bere gain hartu zuen. Atxilotuak epailearen esku utzi zituzten. Orain aske daude baina 15 egunero epaitegietara joan behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea