Gizartea -

Senperen

Herri Urratsek milaka eta milaka euskaltzale bildu ditu, festa giroan

Bildutako dirua Kanboko Salvador ikastola berritu eta handitzeko lanak ordaintzeko erabiliko dute. Antolatzaileak gustura agertu dira: "Aurtengoa azken urteetako ediziorik onena izan da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka euskaltzale bildu ditu Herri Urrats 2011k eguraldi ona eta jai giroak lagunduta. Senpere aintziraren inguruko zirkuitoa jendez lepo izan da egun osoan, Iparraldetik eta Hegoaldetik etorritakoak. Hain zuzen, antolatzaileek Hegoaldetik bertaratutako pertsonen kopurua nabarmen igo dela azpimarratu nahi izan dute.

"Gauzak oso ondo doaz, jende asko dago. Edizio honek aurrekoekin diferentziak ezarriko ditu", adierazi du Hur Gorostiaga Seaskako presidenteak. Bere esanetan, "gauza ona da jendea mugiaraztea eta helburuak gauzatzea. Txarrena, Frantziako erakundeen axolagabetasunaren aurrean horrelako ekitaldiak egin behar izana".

Frantziako Administrazioak iragarritako laguntza murrizketen aurrean, Seaskak irakasle gehiago eskatu ditu Iparraldeko ikastolek duten ikasle kopuru gero eta handiagoari aurre egiteko. Kalkuloen arabera, urtero 200 ikasle berri inguru hartzen dituzte.

Zirkuito osoan ikus daitezkeen ekitaldi ugarien artean, Berri Txarrak taldeak 16:30ean eman duen kontzertuak jende piloa bildu du.

Bildutako dirua Kanboko Salvador ikastola berritu eta handitzeko lanak ordaintzeko erabiliko dute. Hain zuzen, antolatutako lehen Herri Urratsak ikastola hori eraikitzeko dirua biltzeko helburua zuen. Ikastetxe hori da bigarren hezkuntzako ikasketak euskaraz egiteko aukera ematen duen lehena.

Herri Urrats, 28 urte

Herri Urrats duela 28 urte jaio zen eta urteak igaro ahala arrakasta areagotzen joan da. Azken urteetan 70.000 pertsona inguru biltzea lortu du euskara eta Seaska ikastolen federazioaren alde.

Azken urte hauetan baina, Hegoaldeko euskaltzale gutxiago joan da festa honetara eta hori nabaritu egin da, bai bildutako diruari baita sortutako giroari begira ere. Aurten, beraz, denon parte-hartzea eta indarra behar eskatu dute Iparraldeko ikastolen aldeko festa garai batean bezain arrakastatsua bihur dadin. Euskaldun guztiek euskararen eta ikastolen alde bat egiteko deia egin dute.

Diruz lagundu nahiez gero:

- Kutxa&' || 'nbsp;: 2101 0045 97 0003310786- Euskadiko kutxa&' || 'nbsp;: 3035 0059 82 0590731197

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea