Gizartea -

Ikerkuntza

Euskal zientzialari batek tumore zelulen kontrako molekulak sortu ditu

Momentuz ikerkuntzak emaitza positiboak izan ditu arratoiekin egindako frogetan eta orain pertsonekin entsegu klinikoak egitea pentsatzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oskar Fernandez-Capetillo euskal zientzialariak, eta berarekin batera Genomen ezegonkortasunaren inguruan lan egiten duen ikerketa taldeak, tumore zelula mota batekin amaitzen duen molekula talde bat sortu dute.

Ikerketa Nature Structural and Molecular Biology (NSMB) aldizkari zientifikoan argitaratuko da, Onkologia Ikerketen Zentro Nazionalak (CNIO) agiri baten bidez adierazi duenez.

CNIOk egindako proiektua, kantzer-mutazioak dituen ATR izeneko proteina eragozten dituzten molekulak identifikatzean datza.

Momentuz ikerkuntzak emaitza positiboak izan ditu arratoiekin egindako frogetan eta orain pertsonekin entsegu klinikoak egitea pentsatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea