Gizartea -

OSASUNA

Frantziak homeopatia finantzatzeari utziko dio 2021ean

Diru-itzulpena % 30etik % 15era murriztea proposatu dute 2020tik aurrera.

Homeopatiarako sendagaiak. EITBko bideo batetik ateratako argazkia
Homeopatiarako sendagaiak
Homeopatiarako sendagaiak. EITBko bideo batetik ateratako argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agnes Buzyn Osasun ministroak iragarri duenez, Frantziak homeopatia produktuentzako dirua itzultzeari utziko dio 2021etik aurrera, era mailakatuan.

Diru-itzultzea % 30etik % 15era murriztea proposatu dute 2020ko urtarriletik aurrera. "Honek antolatzeko denbora emango die fabrikatzaileei", adierazi du Buzynek.

Homeopatiari dagokionez, Frantziak beste hainbat herrialdek baino produktu gehiago kontsumitzen ditu, eta bertan aurkitzen da produktuaren munduko fabrikatzaile handienaren egoitza, Boiron. Azken horrek Osasun Ministerioaren erabakia kritikatu du.

Buzynek bere gain hartu du erabakiaren erantzukizuna, eta ezeztatu egin du egitasmoaren helburu nagusia gizarte-segurantzan 127 milioi euro aurreztea izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Frantziako Gobernua