Gizartea -

OSAKIDETZA

Osakidetzaren errezeta elektronikoak Espainiar Estatu osoan izango dira erabilgarri

Madrilgo erkidegoa izan da, errezeta elektronikoaren elkarreraginkortasuneko sisteman sartzen azkena. Ondorioz, aurtengoa izango da sistema integratua Estatu osoan erabili ahalko den lehen uda.

Botika pila bat. CC0 lizentzia duen argazkia
Botika pila bat
Botika pila bat. CC0 lizentzia duen argazkia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrerantzean, espainiar estatuko edozein autonomia erkidegotako botiketan eskuratu ahal izango dira Euskadin medikuak gaixoari agindutako botikak, Osakidetzako txartela aurkeztuta.

Euskadin errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasuna 2018ko urtarrilean ezarri zen. Geroztik, Osakidetzako profesionalek agindutako botikak beste autonomia erkidegotan batzuetako botiketan erretiratzea posible izan da.

Hasiera batean, zerbitzua autonomia erkidego batzuetara mugatuta zegoen, baina apurka-apurka erkidego gehiago batu dira.

Madril izan da sistema horretan sartzen azkena eta aurtengoa sistema integratua Estatu osoan erabiliko den lehen uda izango da.

E-rezeta erabilita 172.351 pertsonak 1.228.153 sendagai hartu dituzte beste autonomia erkidegotako botiketan.

Gaztela eta Leon izan da banaketa gehien egin duen autonomia erkidegoa (399.145), Kantabriaren (197.799), Valentziako Erkidegoaren (152.086), Galiziaren (105.356) eta Errioxaren aurretik (100.651).

Bestalde, euskal botikek beste autonomia erkidego batzuetako 22.378 gaixori eman diete arreta, eta, guztira, 117.641 banaketa egin dituzte: 22.533 Araban, 60.940 Bizkaian eta 33.953 Gipuzkoan. Erabiltzaile gehienak Gaztela Leongoak izan dira (25.148), Kantabriakoak gero (15.399) eta, ondoren, Nafarroakoak (13.064).

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek azpimarratu dutenez, sistema ezarri zenetik normaltasuna izan da nagusi eta ez da gorabehera nabarmenik izan. Hori dela eta, ia erabat ari da paperezko errezeta bazter uzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Eusko Jaurlaritza EAE Espainia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Osasun albisteak gaur Sendagileen albisteak Galizia azken ordukoa Kantabria Botikak albisteak Valentziako Erkidegoa