Gizartea -
Sanfermines
Ehunka pertsona Villavesako entzierro tradizionalean
Guztira, 300 bat lagun izan dira korrika egiten Santo Domingo kaletik hasita, jai giroan.
Agencias | Redacción
Ehunka pertsona bildu dira astelehen goiz honetan haientzat 2019ko sanferminetako azken entzierroan korrika egiteko, Villavesako entzierro tradizionalean. Oraingo honetan, ez zen zezenik, ustezko Indurain eta haren bizikleta baizik.
Guztira, 300 bat lagun izan dira korrika egiten Santo Domingo kaletik hasita, eta ez da inor zauritu, Udaltzaingoaren datuen arabera.
08:00etako suziriarekin batera, txirrindulariaren atzetik hasi dira guztiak; ohiko ibilbidea egin dute, eta zezen-plazara iritsi dira.
Entzierro tradizionalen ohiko tentsioa alde batera utzita, azken entzierro horretan barreak, txantxak eta abestiak nagusitu dira, jai giroan.