Gizartea -
Istripua
75 urteko gizon bat hil da Tulebrasen, traktore batek harrapatuta
Istripua 08:48 aldera izan da, Las Navaseko landa-bidean. Nekazaria Tulebrasera zihoan, gidatzen ari zen traktorea irauli egin denean.
Agentziak | Erredakzioa
Carcanteko 75 urteko bizilagun bat hil da astelehen honetan Tulebras udalerrian (Nafarroa), gidatzen ari zen traktorea irauli eta haren azpian harrapatutata, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Istripua 08:48 aldera izan da, Las Navaseko landa-bidean. Nekazaria Tulebrasera zihoan, gidatzen ari zen traktorea irauli egin denean. Carcanteko bizilaguna haren azpian harrapatuta geratu da, eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Hildakoa Carcanteko 75 urteko bizilagun bat da, eta gorpua Iruñean dagoen Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutura eraman dute.
Foruzaingoaren patruila bat arduratu da zirkulazioa erregulatzeaz, eta Atestatuen Taldea arduratu da diligentzien instrukzioa egiteaz. Suhiltzaileak ere lekura hurbildu dira, istripua izan duen gizona erreskatatu eta errepidea garbitzeko.