Gizartea -

Desagertuta

Donostian desagertutako 52 urteko emakume baten bila ari dira

Emakumeak 1,63 metroko altuera du, ile kizkurra dauka eta argala da. Haren senideek ez dute bere berririk igandetik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek bilaketa operazio bat jarri dute abian, Donostian desagertutako 52 urteko emakume bat aurkitzeko, VOST Euskadik jakitera eman duenez.

Emakumeak 1,63 metroko altuera du, ile kizkurra dauka eta argala da. Senideek igandetik ez dute haren berririk.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, laguntza eskatu diete herritarrei. Hala, norbaitek ikerketarako lagungarria izan daitekeen daturik badauka, 112 telefonora deitzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak