Gizartea -
Gertakaria
Atxilotu bat Irunen, zepoa zuen auto bat mozkortuta gidatzeagatik
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Behobiako auzoan zepo bat zuen auto bat gidatzeagatik. Bide-segurtasunaren kontrako delitua eta zepoak jaso zituen kalteak leporatu dizkiote.
Erredakzioa
Ertzaintzak mozkortuta zegoen gizonezko bat atxilotu du astearte honetan Irunen, zepo bat zeramatzan auto bat gidatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Hiritarren Segurtasuneko patruila batek kaletik ibiltzeko zailtasunak zituen gizonezko bat atzeman zuen, Behobiako auzoan, Irunen.
Gizona auto batean sartu zen eta agenteek gidatzeko baldintza onenean ez&' || 'nbsp; zegoela ohartarazi zioten. Zenbait abisu eman ostean, gizonezkoa taberna batera joan zen eta tarte bat igarota, autora itzuli zen berriro, ibilgailua gidatzeko asmoz. Gizonaren mozkorkeria dela eta, agenteek zepoa jarri zioten ibilgailuari. Ondoren, 02:45ak inguru, abisu bat jaso zuen Ertzaintzak eta bertaratzean, Behobiako plaza biribilean auto bera zegoela ohartu ziren.
Agenteek gidaria atxilotu zuten eta bide-segurtasunaren aurkako delitua eta zepoak jasotako kalteak egotzi zizkioten.