Gizartea -
ZOZKETAK
Euromillones zozketak 171.000 euro utzi ditu Tolosan
Gipuzkoan botatako txartel batek 2. kategoriako saria eskuratu du astearte honetan egin den zozketan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euromillones zozketak 171.807 euro utzi ditu Tolosan, astearte honetako zozketan 2. kategoriako saria eskuratu duen txartel bati esker.
Ez da lehen mailako sariturik izan Europa osoan, baina bai, ordea, bigarren mailako 6 asmatzaile, horietako bat Tolosan.
Hauek dira zenbaki sarituak: 3, 5, 13, 18, 39. Izarrak: 7, 8.
Lehen mailako sariturik egon ez denez, 108 milioi euroko potoa geratu da hurrengo zozketarako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea