Gizartea -

NAFARROA

Abisu horia ezarri dute Erriberan, euriagatik eta ekaitzagatik

Eguraldi iragarpenaren arabera, litekeena da tokian tokian euri zaparrada gogorrak izatea eta txingorra egitea. Haizeak ere gogotik joko du.

Uztailaren 8ko uholdeek Tafallan eragindako kalteak. Argazkia: EFE
Uztailaren 8ko uholdeek Tafallan eragindako kalteak
Uztailaren 8ko uholdeek Tafallan eragindako kalteak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du gaurko Erriberan, euriagatik eta ekaitz arriskuagatik. Halaber, euri zaparrada gogorrak espero dira arratsalderako Nafarroako ipar-ekialdean.

Eguraldi iragarpenaren arabera, litekeena da tokian tokian euri zaparrada gogorrak izatea eta txingorra ere egitea. Ez da baztertzen, tarteka, ekaitz gogorrak izatea.

Nafarroan, tenperatura maximoek gora egingo dute: 29 gradu izango dira Lizarran, 30 Iruñean, 29 Erronkarin eta 30 Tuteran.

Arratsalden, haizeak gogotik joko du, bereziki, Erriberan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Tutera Alerta meteorologikoak argazkiak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak Ekaitzak gaur Harri-erauntsia