Gizartea -
Trafikoa
Gidari bat zaurituta eta 4 kilometroko auto-ilarak A8 autobidean, Galdakao parean
Zauritua ospitalera eraman dute, eta autoa bidetik kendu badute ere, oraindik auto-ilarak daude Donostiarako noranzkoan.
EiTB.EUS
Pertsona bat zauritu da eta auto-ilara luzeak sortu dira A8 autobidean, goizeko 07:30ean Galdakao parean izandako trafiko istripu baten ondorioz. Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakitera eman dionez, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, ibilgailua irauli egin da.
Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute, eta autoa bidetik kendu badute ere, oraindik auto-ilarak daude Donostiarako noranzkoan.
Ezbeharra 106. kilometroan gertatu da, Galdakaoko Ospitaleko irteeratik gertu, eta goizeko lehenengo orduan Basaurira arte iritsi dira auto-pilaketak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea