Gizartea -
NAFARROA
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, gorroto delitua leporatuta
Emakumearen salaketaren arabera, erasotzaileak jarrera biolentoa eduki zuen eta irain xenofoboak egin zizkion. Horrez gain, hainbat objektu lurrera bota zituen eta aulki bat jaurti zion.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak nazionalitate bulgariarra duen gizon bat atxilotu du Iruñean, emakume hegoamerikar baten aurkako gorroto delitua leporatuta.
Biktimak jarritako salaketaren arabera, saltoki bat garbitzen lanean ari zen harik eta bezero bat bere aurka egiten hasi zen arte. Azaldu duenez, erasotzaileak jarrera biolentoa hartu zuen eta irain arrazista eta xenofoboak egin zizkion. Hitzezko erasoaz gain, hainbat objektu lurrera bota zituen eta aulki bat jaurti zion.
Emakumearen esanetan, ustezko erasotzailea saltokiaren inguruan bizi da.
Gizona identifikatu eta aurkitu ostean, Poliziak atxilotu egin zuen eta epailearen esku utzi zuen.