Gizartea -

Odol-emaileak

Ipar Euskal Herriko homosexualek odola eman ahalko dute 2022tik aurrera

Egun, urtebetez sexu-harremanik izan ez duten homosexualek soilik eman ahal dute odola. Epe hori lau hilabetera murriztuko dute 2020ko otsailean.

Gizon bat odola ematen. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Gizon bat odola ematen.
Gizon bat odola ematen. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriko homosexualek odola eman ahalko dute 2022tik aurrera; izan ere, Frantziako Gobernuak jakinarazi du urte horretatik aurrera ez dutela emaileen sexu orientazioa kontuan hartuko.

Egun, urtebetez sexu-harremanik izan ez duten homosexualek soilik eman ahal dute odola. Epe hori lau hilabetera murriztuko dute 2020ko otsailean, Frantziako Osasun Ministerioak ohar batean azaldu duenez.

1983an debekatu zieten homosexualei odola ematea. Hiesa kutsatzeko arriskua ekiditeko asmoz hartu zutela neurri hori azaldu zuen orduan Frantziako Gobernuak. 2016ko uztailean, bazterketarekin amaitu zuten, baina odola eman ahal izateko baldintza bat ezarri zieten homosexualei: urtebetez sexu-harremanik ez izatea.

Orain, Frantziako Gobernuak aitortu du ikerketek frogatu dutela homosexualek odola emateak ez duela hiesaren transmisioa areagotzea ekarri.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI