Gizartea -
Euskal Herriko Unibertsitatea
Juan Manuel Gandarias Medikuntza Fakultateko sortzailea hil da
Fisiologia katedradunak "berebiziko papera" izan zuen EHUko osasun ikasketen garapenean eta Bilboko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatearen aurreneko dekanoa izan zen (1970).
Erredakzioa
Juan Manuel Gandarias Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatearen sortzailea eta Fisiologia katedraduna hil zen atzo 87 urte zituela, EHUk gaur jakitera eman duenez.
Gandariasek "berebiziko papera" izan zuen EHUko osasun ikasketen garapenean eta Bilboko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatearen aurreneko dekanoa izan zen (1970). Era berean, Erizaintza Unibertsitate Eskolako lehen zuzendaria izan zen (1978).
Ibilbide unibertsitarioa Valladoliden eta Salamancan hasi zuen, baina zatirik handiena Euskadin egin zuen. Aipatutako karguez gain, Medikuntza Fakultateko Fisiologia departamentua zuzendu zuen. Bertako zuzendaria izan zen erretiroa hartu zuen arte.
Ondoren eta 2000 urtera arte, Gandariasek EHUn jarraitu zuen irakasle emeritu bezala eta azken urteetan Euskadiko Medikuntza Akademiako presidentea izan da.
Gandarias "Bilboko Unibertsitatea eraikitzeko bizitza akademikoa eta pertsonala berrantolatu zuten irakasle eta zientzialarien belaunaldiko" beste kide bat izan zela goraiptau du Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak.