Gizartea -

Lurrikara Murtzian

Bi lurrikarak faila baten irristatze horizontalak sortu ditu

Lorcako failak 40-50 kilometroko zabalera du eta "ia lurrazalean kokatuta dago", Alacanteko Unibertsitateko Lurrikaren Unitateak azaldu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murtzian, arratsaldean, izandako bi lurrikarak Lorcako "failaren irristatze horizontalak" sortu ditu, Alacanteko Unibertsitateko Lurrikaren Unitateko (UA) iturriek jakitera eman dutenez. Lurrikarek Lorcan izan dute epizentroa.

Jose Juan Giner unitateko arduradu batek azaldu duenez, Lorcako failak 40-50 kilometroko zabalera du eta "ia lurrazalean kokatuta dago".

Lorcakoa "urradura" faila dela azaldu du Ginerrek, ondorioz, irristatzea horizontalki ematen da.

Faila berdineko bi blokek alboko irristatzea izan dutela errepikatu du Ginerrek. Horrela, bi faila ezberdinen arteko talkak ez du gaurko lurrikara eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea