Gizartea -

trafikoa

A-8a berriro zabaldu dute Muskizen, baina ilarak daude oraindik

Auto batek eta kamioi batek istripua izan dute Bilborako noranzkoan, eta autoa iraulita geratu da. Bi pertsona arin zauritu dira.

Autoa iraulita geratu da. Argazkia: @ikersalgadoser1
Autoa iraulita geratu da.
Autoa iraulita geratu da. Argazkia: @ikersalgadoser1

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek eta kamioi batek istripua izan dute gaur goizean A-8 autobian, Muskiz parean (Bizkaia), Bilborako noranzkoan. Ezbeharraren ondorioz, autobia itxi behar izan dute eremu horretan, eta ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

13:00ak aldera, berriro zabaldu dute bidea, baina pilaketak zeuden oraindik.

Iturrion arabera, 10:50ean jazo da aipatu autobiaren 138. kilometroan (El Haya parean). Kolpearen ondorioz, autoa irauli egin da eta bide erdian geratu da. Bi pertsona zauritu dira, arin bada ere.

Bilborako noranzkoko bi erreiak itxi behar izan dituzte, eta, ondorioz, pilaketak sortu dira Kantabriaraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Muskiz Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea