Gizartea -

MADALENAK

Gazte bat larri zauritu da Elantxoben, uretara jauzi egin eta buruan kolpea hartuta

Antza denez, gazte bilbotarrak portutik uretara salto egin eta uretan zegoen ontzi bat jo du. Uretatik atera ostean, larri eraman dute Gernikako ospitalera.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, uztailak 22, Madalen eguna ospatu zuten Euskal Herriko hainbat txokotan, Bermeon, Mundakan eta Elantxoben, besteak beste. Elantxoben, hain justu, gazte bat larri zauritu zen uretara jauzi egin eta buruan kolpea hartuta.

Antza denez, 20 urteko gizon bilbotarrak portutik uretara jauzi egin zuen eta ontzi bat jo zuen, buruarekin; ondorioz, bizkarrezurreko hainbat orno hautsi zituen. Gurutze Gorriko sorosleek erreskatatu ostean, Gernikako ospitalera eraman zuten, larri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak