Gizartea -

Bizkaia

Urik gabe geratu dira Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin

Matxura bart gertatu da eta, ondorioz, 20.000 lagun urik gabe geratu dira. Hala ere, dagoeneko kaltetuen % 80k berreskuratu dute zerbitzua.

Iturri baten artxiboko irudia.
Iturri baten artxiboko irudia.
Iturri baten artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matxura baten ondorioz, 20.000 lagunetik gora ur gabe geratu dira Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazi duenez.

Arazoa Kurkudiko ur-deposituan, Leioan, antzeman zuten atzo, 22:00ak aldera. Langileak gau guztian aritu dira beharrean arazoa konpondu nahian eta horretarako hainbat depositu urez hustu behar izan dituzte. Hori dela eta, goizeko 11:00etatik aurrera urik gabe geratu dira sei udalerritan: Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin.

Alabaina, iluntzerako kaltetuen % 80k berreskuratu dute zerbitzua eta gainerakoek datozen orduetan izango dute ura etxean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak azaldu duenez.  Nolanahi ere, txorrotatik ura zikin ateratzen bada, ez edateko gomendioa luzatu dute.

Goizean, eta dena konpondu bitartean, 11.000 litro ur banatu dituzte herritarren artean premiazko beharrizanei aurre egin ahal izateko. Bi kamioitan eraman dute ura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urduliz Ura