Gizartea -
Ezbeharra Asturiasen
75 urteko euskal herritar bat larri zauritu da Avilesen, orga batek harrapatuta
Zauritua erretiroa hartutako marinel bat da, eta Asturiasen oporretan dago. Orga batek harrapatu du portuko instalazioetan.
eitb.eus
75 urteko euskal herritar bat larri zauritu da Avileseko (Asturias) portuan, orga batek harrapatuta, La Voz de Aviles-ek jakitera eman duenez. Zauritua erretiroa hartutako marinel bat da, eta Asturiasen oporretan dago.
Ibilgailua arraina eramateko kutxa handi bat garraiatzen ari zen. Argitzeke dauden arrazoiengatik euskal herritarra harrapatu du.
Portuko instalazio barruan gertatu da istripua, baina oinezkoak sar daitezkeen toki batean.
Biktimak hankan zauriak ditu, baita saihets-hezurretan eta buruan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea