Gizartea -

Istripua

Emakume larri zauritu da Beran, kamioi batek harrapatuta

Biktimak 65 eta 70 urte artean ditu eta ibilgailuaren gurpilen azpian harrapatuta geratu da. Gipuzkoako osasun zentro batera eraman dute helikopteroan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek zauri larriak izan ditu Beran, 08:49ean, kamioi batek harrapatuta. Gertaera Fundiciones de Bera S.A. enpresaren parean dagoen lehen biribildunean izan da.

65 eta 70 urte arteko biktima ibilgailuaren gurpilen azpian geratu da, Foru Gobernuak komunikatu batean azaldutakoaren arabera. Emakumea&' || 'nbsp; kontziente zegoen baina zauri larriak izan ditu, zango batean bereziki.

Zauritua Gipuzkoako osasun zentro batera eraman dute, SOS Gipuzkoak deitutako helikoptero batean.

Bertako suhiltzaileak eta Oronoz eskualde-parkeko langileak, istripua jazo den lekura joan dira.

Nafarroako Larrialdi Agentziak Lesakako mediku eta erizain bat bidali ditu, Baztan-Bidasoako anbulantzia ere bertara hurbildu da. Foru Polizia, Trafikoko patruila bat eta atestatuen beste patruila bat izango dira istripuaren nondik norakoak argitzeko arduradunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea