Gizartea -

Lurrikara Lorcan

Kaltedunentzako laguntzak arautzen dituen dekretua onartu du Gobernuak

Talde jakin batzuei zuzenduta: hildakoen familiei, etxebizitza galdu dutenei eta bizitza profesionalean "kalte nabarmenak" izan dituzten merkatari eta enpresariei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak lege-dekratu bat onartu du Lorcako lurrikararen kaltedunei laguntzak emateko. Alfredo Perez Rubalcaba lehen presidenteordeak adierazi duenez, laguntza horiekin familiengan, merkatariengan eta enpresariengan eragin zuzena izan duen hondamendiari aurre egin nahi diote.

Ministro Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan, laguntza horiek talde jakin batzuei zuzenduta daudela azaldu du Rubalcabak: hildakoen familiei, etxebizitza galdu dutenei eta bizitza profesionalean "kalte nabarmenak" izan dituzten merkatari eta enpresariei.

Gainera, lehen presidenteordeak iragarri duenez, Kultura Ministerioak kultura zuzendari bat eta Ondarean aditu bat bidali ditu Lorcara. Azken honek "kalte izugarriak" daudela esan du.

Ondarea eta Hezkuntza

Hori guztia kontuan hartuta, Gobernuak epigrafe bat gaineratu du Murtziako Erkidegoak eta Lorcako Udalak birgaitzearen inguruko hitzarmena sinatzeko.

Era berean, azpiegituretan hainbat kalte egon direla esan du Rubalcabak, Paradorean zehazki, eta Industria Ministerioa horretan lanean ari da. Angel Gabilondo Hezkuntza ministroa ere, Murtziako sailburuarekin harremanetan da eskolak birgaitu eta normaltasuna lehen bait lehen berreskuratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea