Gizartea -

Suteak

Hiru sute izan dira Bizkaian, Urdaibaiko hiru udalerritan

Suteak Mundaka, Sukarrieta eta Forua udalerrietan izan dira. Ez da suteen jatorria ezagutzen. Kasua ikertzen ari dira.

Sukarrietan su hartu duen autoa. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.
Sukarrietan su hartu duen autoa. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.
Sukarrietan su hartu duen autoa. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean hiru sute izan dira Mundakan, Sukarrietan eta Foruan zeuden auto batzuk su hartu ostean. Busturialdeko hiru udalerri hauek Urdaibai biosfera erreserban daude.

Lehen sutea, Mundakan izan da goizeko 4ak eman aurretik, gasolindegi baten atzealdean.

Suhiltzaile eta polizia taldeak sutea izan den tokira bertaratu dira. Matrikula frantsesa zuen auto bat eta auto-karabana bat izan dira su hartu dutenak. Biak, gasolindegi atzean erabiltzen ez den toki batean zeuden aparkatuta. Guztiz kiskalita gelditu dira autoak. Beste bi auto ere izan dira kaltetuak.

Hortik gutxira, 5:25 aldera, beste sute baten abisua heldu da Elexalde auzoan (Forua) aparkatuta zegoen auto bat dela eta.

Hirugarrena, hortik ordu erdira izan da Sukarrietan. Sabino Arana kalean aparkatuta zegoen auto batek su hartu du eta guztiz kiskalita geratu da. Suteak beste auto bat kaltetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundaka Urdaibairi buruzko albisteak