Gizartea -
2011ko txostena
AIk lurralde arabiarretako Gobernuen errepresioa salatu du
Arabiar lurraldeetan piztutako iraultzek Giza Eskubideenganako errespetua hobetzeko balioko dutela iritzi dio Amnistia Internazionalak, baina bertako egoera larriaz ohartarazi du.
Erredakzioa
Arabiar lurraldeetan piztu diren iraultzak Giza Eskubideenganako errespetua hobetzeko inoiz ez bezalako aukera direla azpimarratu du Aministia Internazionalak, baina herrialde horiek bizi duten egoera larriaz ohartarazi du.
Gobernuz Kanpoko Erakundeak Giza Eskubideen inguruko 2011ko txostena kaleratu du. "Erasoak, tiroak edota gas negar-eragileak izanagatik ere herritarrak ausart daude, jende gaztea batez ere", adierazi du Salil Shetty erakundeko antolaketa idazkariak.
Manifestarien garaipena ez da Gobernuek hartzen duten jarreragatik bakarrik etorriko, nazioarteak erakusten duen jarrerak ere garrantzia handia izango du. Libiako eta Siriako egoera oso larria dela azpimarratu du.
Errefuxiatuen eskubideak errespetatzen ez dituzten herritarren eta babes politikoa eskatzen dutenen eskubideak Aik bestalde babes politikoa eskatzen duten herritarren eta
Horrez gain, AIk Afrika iparraldetik irteten ari diren milaka herritarren eskubideak errespetatzen ez dituzten Europako lurraldeen jarrera salatu du.
Interneteko sare sozialen indarra
Gobernuz Kanpoko Erakundeak kaleratutako txostenak Internetek iraultza hauetan hartu duen indarra nabarmendu du. Facebook eta Twitter sare sozialak Gobernuaren trabei aurre egin eta askatasunez adierazteko tresna baliotsua izan direla azpimarratu du.
Horregatik, telekomunikazio enpresei Giza Eskubideak errespetatzeko eskatu diete eta lurraldeetako agintarien konplize ez daitezela bihurtu adierazi die.
Vodafonek esaterako, Hosni Mubarak presidente ohiak eskatuta Egipton zituen telefonia zerbitzuak eten zituela adierazi dute erakundeko ordezkariek eta Googlek, aldiz, Egiptoko Gobernuaren oztopoak sahiestea lortu zuela.