Gizartea -

NAFARROA

Gidari bat bidetik atera da Iruñean eta ihes egin du autoa biribilgune erdian utzita

Asteburuan, Iruñeko Udaltzaingoak 20 istripu artatu ditu.

Istripua izan zuen autoa, biribilgunearen erdian. Argazkia: @PamplonaIrunaPM
Istripua izan zuen autoa, biribilgunearen erdian
Istripua izan zuen autoa, biribilgunearen erdian. Argazkia: @PamplonaIrunaPM

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan, gidari bat bidetik atera da Iruñean eta ihes egin du autoa biribilgune erdian utzita. Aipaturiko istripua Nafarroa etorbideak eta Santa Luzia kaleak bat egiten duten tokian gertatu da.

Guztira, 20 istripu artatu ditu Iruñeko Udaltzaingoak asteburuan.

Gainera, hiru urteko mutiko bat arin zauritu da Atarrabiako etorbidean, oinezkoentzako pasabide batean ibilgailu batek harrapatuta.

Bestalde, bost gidariren aurkako izapideak abiatu dituzte. Horietako lauri (gizonak) alkoholaren eraginpean gidatzea leporatzen diete, eta bosgarrenari (emakumea), ostera, gidabaimenik gabe gidatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Iruñea gaur Nafarroa gaur Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak