Gizartea -

Basurtun

Gizon bat atxilotu dute Bilbon etxebizitza eraikin batean sutea piztea egotzita

Antza, lumazko bi kuxin handi erabili ditu atxilotuak sutea pizteko.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu du Basurtuko (Bilbo) etxebizitza eraikin batean sute bat piztea leporatuta.

Ordu batzuk arinago, gizona ondoko etxebizitza bateko ataritik irtenarazi zuten; gainera, gizonak kontagailuen gelan gordeta zituen bere gauzak.

Igande goizaldean, 04:30 aldera, Garellanoko Dorreetako auzokide batek azken solairuko suteen aurkako alarmak jo duela ohartarazi dio Ertzaintzari.

Patruila bat bertaratutakoan, auzokideek sua su-itzalgailu batekin amatatu dutela ikusi dute, eta sutea pizteko lumazko bi kuxin handi erabili dituztela ikusi dute.

Ertzaintzak Termibusen aurkitu du sutearen ustezko egilea, autobus geltokiko segurtasun zaintzaile batekin eztabaidan ari zela. Antza, gauzainari eraso egin dio.

Horrenbestez, Ertzaintzak susmagarria atxilotu du, pertsonentzat arriskua dakarren nahitako kalteak eragitea eta segurtasun zaintzaile bati erasotzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak