Gizartea -

Logroño

12 urteko espetxe zigorra maisu bati, sei neskato jazartzeagatik

Abusuak 2008-2009 ikasturtean egin zituen akusatuak Logroñoko eskola publikoan, psikomotrizitate klaseak ematen zituenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Logroñoko Lurralde Auzitegiak berretsi egin du irakasle bati jarri zioten 12 urteko espetxe zigorra, zortzi eta bederatzi urte bitarteko sei neskatori sexu-abusuak egiteagatik.

Epai honek E.G.N-k (36 urteko) 2010eko azaroan Logroñoko zigor-arloko 2 zenbakiko epaitegian aurkeztutako helegitea gutxiesten du.

Gartzela zigorraz gain, akusatuak ezin izango du -sei urteko epe batean- irakasle bezala lan egin ez bost urtetan adingabeekin hitz egin ezta hauengana gerturatzea debekatu ere.

Abusuak 2008-2009 urteko kurtsoan egin zituen, Logroñoko eskola publikoan psikomotrizitateko klaseak ematen zituenean.

Soinketa klaseetan adinbageei parte intimoak ikutzeko aprobetxatzen zuen kondenatuak, adingabeek klasea ematen laguntzen zioten bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea