Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

19 urteko neska bat hil dute sastadaz Noian, Coruñan

Guardia Zibila bikotekide ohiaren bila ari da, baina momentuz, ez dakite non dagoen. Gertaera ostiral arratsaldean izan zen; anai batek aurkitu zuen gaztea, oraindik bizirik, hainbat sastadekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila Noiako (Coruña) 19 urteko neska baten hilketa ikertzen ari da; atzo arratsaldean hil zen arma zuriz zauritu ondoren. Agenteak neska gaztearen bikotekide ohiaren bila ari dira.

Lehen ikerketen arabera, gertaera ostiral arratsaldean izan zen. Larrialdi zerbitzuetako kideek 17:00etan dei bat jaso zuten; ordu horretan biktimaren anaia etxera joan zenean, lurrean aurkitu zuen neska gaztea; odoletan zegoen eta hainbat sastada zituen bularrean eta sabelean.

Noiako larrialdi zerbitzuetako iturriek azaldu dutenez, anaiak gertaeraren gaineko abisua eman zuenean neska gaztea bizirik zegoen; mediku taldea 40 minutuz saiatu zen neska erreanimatzen baina ez zuten lortu.

Bikotekide ohiaren bilaPolizia 30 urteko M.H.ren bila ari da, hilda agertu den 19 urteko neska gaztearen bikotekide ohia, hain zuzen ere. Lehen ikerketen arabera, bera da susmagarri nagusia.

Polizia judizialak bere gain hartu du ikerketa eta sumarioa sekretupean jarri du.

ElkarretaratzeaLarunbat arratsaldean ehunka pertsona bildu dira Noiako Udaleko plazan emakumeen kontrako indarkeriaren aurka.

Elkarretaratzea "Noia, genero indarkeriaren aurka" lelopean egin dute. Parte hartzaileen artean biktimaren senideak, lagunak eta bizilagunak izan dira, Rafael Garcia Guerrero eta udaleko beste ordezkari batzuekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea