Gizartea -
Milioi zaparrada Euskadin
ONCEren kupoiak 10 milioi euro utzi ditu Sestaon eta Arrasaten
Sariaren zatirik handiena, 9 milioi euro, Sestaora joan dira 37.940 kupoi zenbakiarekin, 093 seriekoa.
Erredakzioa
ONCEren ostiraleko "kuponazo"ak 10.365.000 euro utzi ditu Bizkaiko Sestao herrian eta Gipuzkoako Arrasaten, elkarteak komunikatu baten bitartez iragarri duenez.
Saritutako kupoia 37.940 zenbakia da, 093 seriekoa eta bederatzi milioi euro utzi ditu oso-osorik Sestaon. Herri horretan bartan, beste 34 kupoi sarituak izan dira, bakoitza 35.000 eurorekin.
Saritutako kupoiak Iñaki Ledesma saltzaileak banatu zituen; berak ONCEren kupoiak Portugaleteko Repelaga kalean, Carrefour zentro komertzialean eta Sestaoko tabernetan egin ohi ditu.
Bestalde, Arrasaten ere erori da sariaren zati bat; 35.000 euro Jose Antonio Sanchezek saldu dituen bost kupoietako bakoitzarengatik.
Azken hilabeteetan ONCEk sari potolo ugari utzi ditu Euskadin. Martxoaren 29an Sestaon 1.260.000 euro erori ziren, apirilaren 6an 175.000 euro Bilboko Zabalburu plazan, apirilaren 11n 210.000 euro Indautxu plazan eta 175.000 euro Autonomia kalean, Bilbon, baita ere.