Gizartea -

CCOO sindikatuaren arabera

Amiantoak 2010ean baino minbizi kasu gehiago eragin ditu apirila arte

Kasuen igoera dela eta, CCOO sindikatuak "Administrazioaren utzikeria" salatu du "amiantoarekin ibili direnen osasuna zaintzeko planak" ez dituelako martxan jartzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Comisiones Obreras sindikatuak esan du aurtengo lehen lauhilabeteetan amiantoak iaz urte osoan eragindakoak baino minbiziaprofesional kasu gehiago onartu direla; aurten dagoeneko 27 kasu onartudituzte eta iaz urte osoan 25 izan ziren.

Sindikatuaren ustez, gero eta gehiago dira amiantoak eragindako gaixotasunak onartzen dituzten kasuak eta hori, bere "ekintza sindikalaren ondorio" dela esan du. Era berean, behin eta berriro salatu du administrazioak duen "utzikeria", ez dituelako aurrera eramaten amiantoarekin lotura izan dutenen osasuna zaintzeko planak, eta horrek "gaixotasunak garaiz aurkitzea erraztuko luke", CCOOren ustez.

Gainera, sindikatuak esan du, Osakidetzaren osasun azterketetan amiantoak eragindako gaixotasunik aurkituz gero Osakidetzak kostu horien fakturak mutuei pasatzea espero duela.

Onartu den azken kasua Lasarte-Oriako 67 urteko emakume batena izan da; 60ko hamarkadan Irungo Paisa enpresan lan egin zuen eta mesotelioba batek jota dago 2010eko martxotik. Emakumeari ezgaitasun orokorra eta 1.208 euroko pentsioa onartu diote, CCOO sindikatuak egindako erreklamazio baten harira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea