Gizartea -
16. edizioa
Sortzenek euskal eskola publikoaren aldeko jaia ospatu du
Iruñeko Taconerak hartu duen jaialdiak euskaldunak ez diren zonaldeetan euskararen ikaskuntza bultzatu dutenak omenduko ditu.
Erredakzioa
Sortzen Ikasbatuaz euskara eta euskal eskola publikoaren aldeko jaialdiak 16. edizioa ospatu du igande honetan iruñeko Taconeran. "Gu Bai Gu" lelopean, aldarrikapenerako jardunaldi honek "euskara irakasten duten eskola publikoen topaketa ospatzea eta proiektua ezagutzera ematea" ditu helburu.
"Asmoa Euskal Herriko euskaltzale guztiak erakartzea da", azaldu dute antolatzaileek, "hezkuntza saileko baldintzak hobetzea eta proiektuak aurrera ateratzeko".
Horrela, euskaldunak ez diren zonaldeetan euskararen irakaskuntza bultzatu dutenak omenduko dituzte eta baita ingeleseko ereduen aurrean, "jarrera intsumisoa" izan duten eskolak ere.
Sortzenen jaialdiak esparru desberdinetan banatutako ekitaldiak hartu ditu tartean, Verdini taldeak elbarridunei eskainitako dantza ikuskizuna, kontzertuak, Pirritx eta Porrotx pailazoak, 1512ko Nafarroako "inbasioari" buruzko bisitaldi gidatua eta herri bazkaria.