Gizartea -

50 urteko gizonezkoa

Ultzamako bailaran desagertutako burlatarra aurkitu dute

Gizonak lagun batzuekin bazkaldu du Ilarregiko udalbatzan eta ondoren ingurutik paseoa ematera atera da, denbora laburrean itzultzeko asmoaz. Berandutzen ari zela ikusita, lagunek abisua eman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ultzaman galdutako burlatarra aurkitu du Nafarroako Larrieldietarako Agentziak, igande arratsaldeko azken orduetan.

Galdutako gizonak 50 urte ditu eta langun batzuekin bazkaldu du Ilarregi udalbatzan. Ondoren inguruetatik paseatzera atera da, denbora laburrean itzultzeko asmoarekin.

Gobernuak komunikatu batean azaldutakoaren arabera, itzultzen ez zela ikustean, lagunak kezkatzen hasi eta bere bila atera dira.

18:00ak adera, lagunek Nafarroako 112 SOS deietara deitzera erabaki dute, laguntza eske. Desagertutako gizonak istripuren bat edo galdu izanaren beldur agertu dira lagunak, inguruak sarbide zaila duelako eta zuhaitz ugari dituelako.

Nafarroako Larrialdieterako Agentziak bilaketa lanetan jarri ditu Nafarroako Gobernuko suhiltzaileak, helikoptero bat eta Foru Poliziako agenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea