Gizartea -
Auto-istripua
Gazte bat zauritu da Caparroson, trafiko istripuan
Bi pertsona zihoazen autoan, eta Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, batek autotik ihes egin du, laguntza zerbitzuak heldu aurretik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gazte bat zauritu da Caparroson, gaur goizean, N-121 errepidean izan den trafiko istripuan. Foru Gobernuak jakitera eman duenez, autoa bidetik atera da.
02:30 inguruan jaso du abisua larrialdietarako zerbitzuak, eta zauritutako gaztea anbulantzian eraman dute Nafarroako Ospitalera.
Bi pertsona zihoazen autoan, eta Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, batek autotik ihes egin du, laguntza zerbitzuak heldu aurretik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea