Gizartea -
Zirkulazioa
20 urteko gazte bat hil da Zarautzen izandako auto-istripuan
Atzo gauean jazo zen ezbeharra Gi-3162 errepidean. Biktimak gidatzen zuen BMW autoa errepidetik atera zen ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko.
Erredakzioa
20 urteko gazte bat hil zen atzo, 22:30ean, Gi-3162 errepidean izandako auto-ezbeharrean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Biktimak gidatzen zuen autoa (BMW) errepidetik atera zen, nola ez dakitela. Larrialdietako zerbitzuak eta suhiltzaileak istripua izan zen tokira bertaratu ziren, baina gaztearen heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea