Gizartea -

Bidaia espaziala

Endeavour transbordadorearen azken bidaia

Endeavourraren STS-134 misioa martxan jartzen saiatzen den bigarren aldia da hau, izan ere, apirilaren 29an transbordadorea espaziora bidaltzen saiatu zen NASA baina huts egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Endeavour transbordadore espazialak bere azken bidaia hasi du gaur. Kennedy Espazio Estaziotik (Cabo Cañaveral, Florida) atera da trasnbordadorea 14:56etan (GMT). Aurreko saiakeretan huts egin ostean, berriro ere saiatuko da AEBetako espazio agentzia (NASA) Endeavourra espaziora bidaltzen. Egin beharrekoa amaituta, NASAko museora eramango dute Endeavourra.

Transbordadore espazialean sei tripulatzaile doaz, Alpha espektrometro magnetikoa Nazioarteko Espazio Estazioan jartzeko xedez, espaziotik heltzen diren izpi kosmikoak jaso eta aztertzeko. Misio honen helburua unibertsoa nola sortu zen argitzen laguntzea da, NASAk eta Orlando Sentinel egunkariak adierazi dutenez.

Endeavourraren STS-134 misioa martxan jartzen saiatzen den bigarren aldia da hau, izan ere, apirilaren 29an transbordadorea espaziora bidaltzen saiatu zen NASA baina huts egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea