Gizartea -

Gertakaria

20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Urduñan, sexu abusuak egotzita

Atxilotuari sexu abusuen delitua leporatu diote, gazte bati bularretakoa apurtu eta sexu zirriak egin zizkiolakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizonezko bat atxilotu dute igande honetan Urduñan (Bizkaia) emakume bati sexu abusuak egiteagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gizonezkoak sexu zirriak egin eta bularretakoa apurtu omen zizkion.

Igandearen 05:15ak aldera, Urduñako dantzaldi zegoen inguruan izandakoa salatu zuen emakumeak. Ertzaintzako agenteak gizonezkoaren bila hasi ziren baina hura aurkitu gabe.

Ondoren, 07:30ak inguru, emakumeak Foru Enparantzan ikusi zuen ustezko erasotzailea eta Ertzaintzari abisua eman ostean, hura identifikatu zuten. Gizonezkoak agenteak iraindu zituen eta hauei aurre egin zien. Azkenean, atxilotuta eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea